HodeiCloud-en Euskarria

Orri honetan hodeira konektatzeko bideo tutorialak eskaintzen dizkizugu, iHodei app-a aurkezten dizugu eta baita Hodeicoin eta Yogacoin kriptotxanponak.

Hodeira konexioak

Hemen behean edozein gailutatik hodeira konektatzeko tutorialak jartzen dizkizuegu, edozein sistema operatibo izanda

iHodei app-a erabilgarria dagoeneko (Play Store)

iHodei app-etik egin ahal diren gauzak:

  • Zure Windows mahaigainera konektatu.
  • Zure hodei konexiorako sarbide segurua sortu.
  • Sostengu taldearekin harremanetan jarri WhatsApp edo Email bidez.
  • Zibersegurtasunera eta telelanera bideratutako zure HodeiCloud pack-a eskatu.
  • HodeiClouden sostengu orrira sarbidea.
  • Gure albisteen bloga kontsultatu.
  • HodeiClouden bideoak ikusi.

Play Store y Google Now fallan debido a las pruebas de mejora | Androidsis Deskargatu hemen app-a

Nola egin urruneko konexioa ordenagailuan (Linux)

Bideo honetan  gure hodeira Linux sistema operatiboa duen ordenagailu batetik nola konektatu azaltzen dizuegu.

  • Linux bilatzailean REMMINA bilatu. Erabiltzeko aplikazio erreza da.
  • Behin aplikazioa zabaldu dugula eskatutako datuak sartuko ditugu, baita konexio katea, erabiltzailea eta pasahitza.
  • Behin hau dena eginda, hodeira konektatzeko gai izango gara.

Nola egin urruneko konexioa ordenagailuan (Windows)

Bideo honetan gure hodeira Windows sistema operatiboa duen ordenagailu batetik nola konektatu azaltzen dizuegu.

  • Windows bilatzailean “Escritorio Remoto” bilatuko dugu.
  • Konexio katea sartzea eskatzen digun leihoa zabalduko da.
  • Jarraitu-n klikatuko dugu eta erabiltzailearen kredentzialak sartu beharko genituzke.
  • Behin datu guztiak sartuta gure urruneko konexioa lortuko genuke.

Nola egin urruneko konexioa MAC-en eta mugikorrean (Android eta iOS)

Bideo honetan gure hodeira MAC sistema operatiboa duen ordenagailu batetik eta mugikorretik (Android edo iOS) nola konektatu azaltzen dizuegu.

  • Gure aplikazioen dendan “Remote Desktop” bilatuko dugu.
  • Aplikazioa zabaldu eta goian eskuman agertzen den “+”ean klikatuko dugu.
  • Ordenagailua gehituko dugu eta “Nombre del PC” agertzen den tokian konexio katea idatziko dugu. “Cuenta de usuario”-n  gure erabiltzaile eta pasahitza idatzi beharko ditugu.
  • Behin hau eginda hodeira konektatu ahalko zarete.

Nola konfiguratu pantaila bikoitza HodeiCloud-en

HodeiCloud-en, oro har, bi aukera ditugu:

  • Pantaila guztiak zerbitzarirako erabili
  • Pantaila bat zerbitzarirako erabili eta besteak mahaigain lokalarentzat.

    Hemen ezarpen hau nola aldatu azaltzen dizuegu.

    Sesioa amaitu edo deskonektatu?

    HodeiClouden lan egiten gaudenean hodeitik irtetzeko bi aukera ditugu:

    • Sesioa amaitu
    • Sesiotik deskonektatu

      Hemen  bi aukerak nola egin eta euren desberdintasunak azaltzen dizkizuegu.

      Nola konfiguratu Hodeicoin et Yogacoin billete-zorroak

      Billete-zorroak instalatzeko orduan konfiguratu egin behar ditugu funtziona dezaten:

      • Hodeicoin billete-zorroa
      • Yogacoin billete-zorroa

      Hemen bi aukerak nola konfiguratu azaltzen dizuegu.

      Deskargatu HodeiCloud billete-zorroa Windowsentzat

      Deskargatu HodeiCloud billete-zorroa Linuxentzat

      Deskargatu Yogacoin billete-zorroa Windowsentzat

      Deskargatu Yogacoin billete-zorroa Linuxentzat

      Harremanetan jarri

      Edozein duda baduzu gurekin harremanetan jar zintezke bai email bidez, soporte@hodeicloud.com email postan, Whatsapp bat bidaliz +34 602 21 61 88 zenbakira edo 946 94 99 51 zenbakira deituz.

      Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

      ACEPTAR
      Aviso de cookies