Nahiz eta kontuz ibili gure pasahitzekin, hainbat enpresa ez dira behar beste arduratsuak gure datuekin. Horren ondorioz, hackeoak gertatzen dira eta gure pasahitzak ikusgai geratzen dira. Have I Been Pwned-en datu basean ia 11.400 millioi kontu daude, eta oraintsu datu kantitate antzekoa dituen datu base bat filtratua izan da, eta historiako datu filtrazio handiena kontsideratzen da jada.
CyberNewsek jakitera eman duenaren arabera, hackeatutako datu base hau ezaguna den hackeo foru batean argitaratua izan da. Artxiboa TXT formatukoa zen, 100GBko tamainarekin, eta 8.400 millioi pasahitz baino gehiago zituen. Behin foru horretan argitaratua, litekeena da beste foru batzuetan argitaratua izatea ere.
8.400 millioi pasahitz 100GBtan
Datu base honen hackerrak “RockYou2021” deitu dio filtrazioari, 2009an RockYou sare sozialak jasandako filtrazioari erreferentzia eginez, zeinetan 32 millioi pasahitz argitara irten ziren. Hackerraren arabera, datu base onek 82.000 millioi erregistro inguru zituen, baina errealitatean 8.460 millioi dira.
Orain arte, datu filtrazioen errekorra 3.200 millioi pasahitz zen, Compilation of Many Breaches (COMB) delakoan jasotakoa. Gertatu berri den filtrazio hau, historiako datu filtrazio handiena kontsideratzen da dagoeneko, zeinetan COMB datu basea filtrazioaren edukiaren barne egongo zen.
Egiaztatu zure pasahitza filtrazioan dagoen ala ez
Egun, 4.700 millioi pertsona inguru daude konektatuta Interneten, eta hackeatutako erregistroek zifra hori bikoizten duten lez, gure pasahitzak argitara irtetzearen probabilitatea oso altua da. Hau bereziki kezkagarria da norbaitek gure kontuak edo sare sozialak hackeatu ahalko lituzkeelako.
Gure pasahitza hackeatua izan dela ala ez egiaztatzeko, Have I Been Pwned (HBIP)ek eta CyberNews-ek pasahitzak egiaztatzeko tresna sortu dute. Pasahitza filtratua izan bada, pasahitza ahalik eta arinen aldatu beharko litzateke, eta bi urratseko egiaztapena aktibatu, inor gure kontuetara sar ez dadin. Google eta LastPass bezalako zerbitzuek eskaintzen dituzten zorizko pasahitzak erabiltzea gomendagarria da, konplexuak eta seguruak izaten baitira. Gainera, Googlek gure pasahitzak seguruak diren ala ez ziurtatzeko sistema automatikoa du, eta hackeoetan filtratuak izan ote diren antzematen du.
Comentarios recientes