Teknologia kontsultoreak eta Cadena SER-ek euren sistema informatikoak blokeatu zituzten pirata informatikoen txantajea pairatu zuten.

 

2019ko azaroaren 4ean Cadena SER-ek eta Everis teknologia kontsultoreak zibereraso bat jasan zuten, zeinak euren sistema informatikoak ia guztiz blokeatu zituen. Enpresa gehiago zibererasotuak izan ziren ere, baina ezer ez esatea erabaki zuten. Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak (Incibe) ez zuten ezagutzera eman zein izan zen konprometitutako informazioa.

Sekretismo honen arrazoia birusa ransomware motakoa zela izan zen: biktimaren artxiboak enkriptatzen dituen programa gero erreskatatze bat eskatzeko datuen truke. Gainera, birus mota horrek sare berdinera konektatutako beste ordenagailu batzuei eragin diezaieke ere. Everis-i ez ordaintzeko aholkatu zioten, ordaintzeak ez baitu bermatzen artxiboen berreskurapena, eta zibererasoak sustatzen dituelako. Konkretuki Ryuk birusa izan zen, talde errusiar baten parte dena, eta 52 transakzioren bitartez 3,5 millioi euro batzea lortu zuena, Crowdstrike enpresa kontsultorearen arabera.

2 urte eta gero argitara atera da Everis-i zibereraso honek millioi askoko kostuak ekarri zizkiola. 2019-2020 zergaldiko kontuetan 12,87 milioi euroko aparteko kostuak esleitu zituen “2019ko azaroan izandako zibereraso sofistikatuagatik”. Horrez gain, dagokion negozio-marjinaren eta beste kontzeptu batzuen galera gehigarria gehitu beharko litzateke, zeinak zibererasoaren kostuak 15 milioi eurora igotzen dituen. Everis-en zerbitzua jasotzen duten bezeroen artean Europako Batzordea, Banco Santander, Telefónica, La Caixa eta Banco Sabadell daude.

Milioi askoko galerak

Negozio berrien horniduraren eta portaera txarraren ondorioz, NTT Datako negozio- eta teknologia-aholkularitza multinazionalak 107,4 milioi euroko galera garbiak izan zituen 2019-2020 zerga-ekitaldian; aurreko ekitaldian, berriz, 30,6 milioi euroko irabaziak izan zituela.

#zibererasoa #zibersegurtasuna #Everis

Iturria: El País

Gure blogarekin egunean egoteko, jarraitu gure sare sozialetan:

.
.
.
.
.
Abrir chat
1
Escanea el código
¡Hola! 🙋‍♂️
¿En qué podemos ayudarte? 💬